Sarekin Sareak Atzerritarrei buruzko Erregelamendu berriak Bizkaiko ekintzailetzaren ekosistemari nola eragiten dion aztertu du

Jardunaldia DEMAk antolatu du eta atzerritartasunaren arloko arau-aldaketak aztertu ditu, baita aldaketa horiek migratzaileen autoenpleguan, inklusioan eta bizi-proiektuetan duten eragina ere.

Topaketak azpimarratu du immigrazioa erronka demografikoari eta Bizkaian bizikidetza, gizarte-kohesioa eta justizia bermatzeko beharrari erantzuna emateko bidea dela.

Teresa Laespada: "Immigraziorik gabe, Bizkaia gelditu, zahartu eta pobretu egiten da."

Bizkaiko ekintzailetzaren ekosistemako eragileen Sarekin Sareak topaketa egin du gaur goizean, Atzerritarrei buruzko Erregelamendu berriak gure lurralde historikoko ekintzailetzaren ekosistemari nola eragiten dion aztertzeko.

Sarekin Sarea —Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasuneko Foru Sailak, DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren bidez, bultzatua— gaur bildu da Atzerritartasun Araudi berriaren ondorioak aztertzeko, bereziki autonomo gisa lan egiten duten pertsonengan izango duen eraginari erreparatuz. Topaketak ehun profesional baino gehiago batu ditu, gizarte-erakundeetatik, zerbitzu juridikoetatik, toki-administrazioetatik eta migratzaileei laguntza ematen dieten erakundeetatik etorriak.

Instituzio-irekieran parte hartu dute Foru Aldundiko diputatu nagusiorde eta Sailburu den Teresa Laespadak, baita Bizkaiko Gobernu Ordezkariordea den Carlos García Buendíak ere.

Laespadak nabarmendu du jardunaldiak azterketa teknikoa gainditzen duela eta erdigunean eraiki nahi dugun bizikidetza-eredua jartzen duela. "Eskatzen duten sektoreetan beharrezkoak diren pertsonak sartzeaz harago doa. Ez da kontu merkantilista hutsa. Justizia sozialeko kontua da, munduaren pertzepzio globaletik abiatzen dena. Eta botere publiko eta ekonomikoei dagokigu migratzaileei gizartean bete-betean laguntzeko baldintzak sortzea, horrek demokrazia inklusiboa eraikitzeko lan egitea baitakar", azaldu du.

Gainera, azpimarratu du immigrazioa ez dela eutsi behar zaion erronka, lurraldearen etorkizunerako ezinbesteko errealitatea baizik: "Immigraziorik gabe, Bizkaia gelditu, zahartu eta pobretu egiten da. Hau ukatzen duenak, edo datuak ezagutzen ez dituenak, edo nahita gezurretan ari denak, guztioi kalte egiten digun beldurra zabaltzen du. Migratzaileak behar ditugu hazkunde ekonomikoaren bidetik jarraitzeko eta modu jasangarrian egiteko", gaineratu du.

Bizkaiko migrazioa eta etorkizun demografikoa

Diputatuak biztanleria migratzailearen zeregin estrategikoa islatzen duten datuak partekatu ditu. INEren eta Ikuspegiren arabera, atzerritar jatorriko 166.298 pertsona bizi dira Bizkaian, biztanleriaren % 14,2, eta hazkunde demografikoaren eragile nagusia dira.

Datozen bi hamarkadetan 363.500 pertsona aktibok erretiroa hartuko dute, eta bakarrik egongo dira 194.874 gazte prest belaunaldi-ordezkapenerako, 170.000 pertsona inguruko defizita sortuz. Halaber, adierazi du hamar euskal enpresatik zazpik aitortzen dutela garrantzitsua dela funtsezko sektoreetan migratzaileak izatea, hala nola industrian, eraikuntzan, ostalaritzan edo zaintzan. ** Gizartean eragina izango duen jardunaldi teknikoa **

Topaketa Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzako adituek emandako bi prestakuntza-bloketan egituratu da. Lehen zatian Ana María Martínez Fernándezek, Lan eta Immigrazioko Probintzia Bulegoko buruak, atzerritartasunaren araubide orokorraren eta juridikoaren berritasun nagusiak aztertu ditu, bai eta egonaldi- eta egoitza-baimenei buruzko prozedurak ere, ikasketei eta prestakuntzari lotutakoak barne. Era berean, lanean, gizartean eta familian errotzeko bideak aztertu ditu, bai eta iraupen luzeko egoitza lortzeko baldintzak eta administrazio-estatusaren aldaketak ere.

Bigarren saioan, Atzerritartasun Bulegoko arduraduna den Cristina Peña Palaciosek espainiarren senideen egoitzari, erregelamendu berriaren xedapen iragankorrei eta Merkurio Prozeduraren funtzionamenduari buruzko alderdietan sakondu du eta, ildo beretik, tasei eta administrazio-izapideei buruzko informazio eguneratua eman du. Jardunaldian gizarte-erakundeak, hirugarren sektoreko erakundeak, migratzaileen elkarteak eta udaletako teknikariak bildu dira, sareko lanaren garrantzia agerian utziz.

00:00

BIDEOA: 2025eko Sarekin Sareko II. Gozaria

Bizkaiko Enplegu Plan berria abian da

Bizkaiko Enplegu Plan berria abian da

2025(e)ko uztailaren 4(a)

Bizkaiko Enplegu Plan berria abian da

Bizkaiko Enplegu Plan berria abian da

2025(e)ko uztailaren 4(a)

Irakurtzen jarraitu
->
Bizkaiko Ekintzailetza Eskola errealitate partekatua da.

Bizkaiko Ekintzailetza Eskola errealitate partekatua da.

2025(e)ko ekainaren 30(a)

Bizkaiko Ekintzailetza Eskola errealitate partekatua da.

Bizkaiko Ekintzailetza Eskola errealitate partekatua da.

2025(e)ko ekainaren 30(a)

Irakurtzen jarraitu
->
Green Business Leader ziurtagiri diploma-banaketa

Green Business Leader ziurtagiri diploma-banaketa

2025(e)ko martxoaren 12(a)

Green Business Leader ziurtagiri diploma-banaketa

Green Business Leader ziurtagiri diploma-banaketa

2025(e)ko martxoaren 12(a)

Irakurtzen jarraitu
->